XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leunda, Ugartetxea, Altzeta ta Montzon'en egi mardulak ez ditu ez, beralakoan gure barrendik aizeak eramango.

Zuek zerate gizonak, euskotarren biotzean sua ederki pixten dakizutenak.

Zuek; euskotarrak izan arren gure etsai amorratuak diran asko ixildu arazi ta laixter gure artaldera bildu araziko dituzutenak.

Zuek, euzkadiren ona zer dan, ta euskotarrak zer egin bear degun Euzkadi guzian erakutsiko dezutenak.

Zuentzat gure zorion agurrik beroenak.

Lapur Zozo-listoak

Gorintzolo baserriyan ostiral gabean lapurrak sartu etxe barrenera ta ollo lapurretan asi ziran, etxe gizona oartu zanean lapurrataz, zerbait esaten asi zitzayen ta lapurrak laister erakutsi ziyen berak zirala nagusi etxe artan, tiro bat berari botiaz.

Ala bearrez balak etzuan ondo arrapatu ollo jabia, sayetzetik xirrixtan aragi pixka bat arrapatzen ziyola igarua du.

Amaika ollo eraman zizkaten pixti zarpatsu ayek.

Entzun det Ugarte'tik amar untzi edo konejo eta sukaldetik zerbait eraman dituztela ere.

Lapurren aztarrenik ezda oraindik.

Lotsagarrikeria baño geyago da ori gero, uztean bi bider gutxienez Oiartzungo baserrietatik eraman edo ostutzen ditutzen dituzte olluak, ta bakoitzean amar baño gutxiago iñoiz ez, ta oyen aztarrenik ez ateratzia.

Erne baserritarrak; ez datoz gerota egun obiak ta....

Orri beltza

Larunbat gabean, Eskudero'tar Lazaro etxera zetorrela erori ta lepo ezurra austeko zoritxarr izan du.

Luistarra zan ta bere anayak ederki erantzun diote bere illeta elizkizunean bilduaz G. B.

Gure samiñ agurra bere guraso ta senide atsekabetuai Irakurle otoi bere gogo aldez.

Eeeeeeup...? Eusko idazleak

Oroituko zerate noski, lengo urtean, garai ontan egin gendun ibilaldi zoragarria.

Aya'ri muturrera?.

Ta ez altzerate oroitzen Erniyo muturra aitatu gendula ia bada gertu, artu makillak, txorrostu idazkortza, ta entzun gure deyari; erabakiya dago eguna, datorren illaren amairua, ta iñori eguna aldatzerik gogoratzen bazayo idatzi dezala lenbailen.

Eup... Mariaren alaba bat Maitxo ta or inguruko idazle Aberri Axerixa Mirentxu Ixaka ta nik ez dakit zenbat geyago...... ta beste alderdietako guziyak ere badakizute.

Erniyo muturrera, gure Euzkadi maitearen zelai ta edertasuna ikusiaz gure begiak asetzera.

Mendi goizaleak Erniyo muturrera belar, lore ta garo usai gozodun aizez gure birikak betetzera, Abertzaleak Erniyo mendira; mendiak euskaldunantzat egiñak dirala erakustera.

Euskaldunak, Erniyo mendira, Euzkadi askatuko duan Jaungoiko alguztidunari aintza ta aintza ematera.

Agur. Pillipa.

Oiartzun Batzoki zabalkundeak dirala ta...

Euskotarrak emen gabiltza mendiyak zear, erriz erri, geren ikurrin gurutz duna alde guzietan erakutsiyaz, ta geren biotzeko euskal maitasunaren sugarra inguru guzietara banatuaz.

Batian Jaizkibel ta itxas ertzetik dagon Ondarrabi erri jatorrean; urren Oiartzun gure erri kutunean, gero Leitza'n; igandean berriz Elizondo ta Astigarragan ta abar.

Elizondo'ra erri ontatik berrogeita amarren bat beren ikurriñ ta izan ziran.

Erri ontako Lartaun Batzokiko bazkideak, Agirre jaunari, esku makil edo bastoi, eder eder bat, sariztatu edo erregalatu diote egun orretan Elizondon.

Ondo irabazia da gure aldun agurgarriak.

Astigarragan ere, bere biziko giza-emakume salla izan giñan, geyenan oñez ikurriña aurrian, makillak eskuan, Eusko irrintzi ta abesti xamurrenak ezpañian, maitasun garra biotzian.